Skip to main content
  • Plaza de toros Tolosa

obra zibila

Tolosako zezen-plaza

Zezen-plaza Tolosako Inauteri ospetsuen zentro neuralgikoetako bat da. 1903an inauguratu zen, Jorge Díazen zezenketa nafar batekin, Guerrerito eta Bonarillo toreatuz. Harmailen eta palkoen solairua hariterien gainean dago, plazari proportzionaltasuna emanez. Aparteko akustika du.

Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen den Done Jakue Bidea Kultura Ondasun Kalifikatutzat jotzen da, Monumentu Multzo izendapenaz, urtarrilaren 10eko 2/2012 Dekretuaren bidez, eta lotutako ondasunen artean, Tolosako zezen-plaza sartzen da.

Iparragirrek zezen-plaza berritzeko hirugarren fasea gauzatu zuen. 2020an amaitu zen, zazpi hilabetez lanean aritu ondoren, eta, garaiz, inauterietan. Izan ere, pandemia hasi baino astebete lehenago, egiturak berritu zituzten, eta egiturak indartu, seguruagoak izan zitezen.

2022an zezen-plazako lehen solairuko forjatuaren egitura osoa berritu zen, harmailak eta palkoak mantenduz. Goiko harmailen egitura egonkortu egin zen, eta pilareen eta habeen arteko loturak diseinu berria du, zuraren iraunkortasuna are gehiago handitzeko eta etorkizunean mantentzea errazteko.

2023an, behe tentsioko instalazio elektrikoak berritzeko lanak egin ziren.

Informazioa

  • Kokapena
    Tolosa
  • Urtea
    2020
  • Zuzendaria
    DPO Ingenieros Arquitectos

Galeria

Plaza de toros Tolosa 2
Plaza de toros Tolosa 3
Plaza de toros Tolosa 4
Plaza de toros Tolosa 5
Plaza de toros Tolosa 6