2013an, .EUS Fundazioak jakinarazi zuen .EUS domeinua erabiltzea onartu zuela Internet Corporation for Assigned Names and Numbers (ICANN) erakundeak, Interneten domeinuak onartzeaz eta banatzeaz arduratzen den erakundeak, eta hori mugarri handia izan zen euskal ondare digitalarentzat, euskaraz eta euskal kulturarekin zerikusia duen guztia jasoko duen domeinu propioa izango baitu. Lehenengo fasean 92 url-eko hautapen adierazgarria egin zen. Hautatutako talde horri aitzindariak deitu zaio, .EUS domeinua duten lehen web orriak baitira. .EUS domeinua duten 9 enpresa nagusietako bat da Iparragirre.