
zaharberritzea
Zarautz Jauregia
PROIEKTUAREN LABURPEN LABURRA
Getariako Zarautz Jauregia, XVI. mendeko eraikin gotiko esanguratsua, berriki zaharberritu da proiektu ausart eta zaindu baten bidez. Eraikuntza industrializatuaren teknikak eta kontserbazio lan finak uztartuta, jauregiak bere historia aberatsa gorde du, eta gaur egun Elkano eta bere mundu-bira gogora ekartzen dituen turismo-gune moderno bihurtu da.
EZAUGARRI TEKNIKOAK
Obrak tradizioa eta berrikuntza uztartu ditu: eraikuntza industrializatuko sistemak erabili dira, betiere eraikinaren izaera historikoa zainduz.
Materialen hautaketa bereziki zaindua izan da. Pinudi jasangarrietatik datorren egur laminatu gurutzatua (CLT) erabili da barne-egiturak sendotzeko, indarra eta jasangarritasuna emanez. Hormak kare hidrauliko naturalarekin zaharberritu dira, iragazkortasuna eta iraunkortasuna bermatuz. Jatorrizko harriak ere berrerabili dira —harlanduak zein mamposteria— eraikinaren nortasuna mantentzeko eta ingurumen-inpaktua murrizteko.
Eraikinaren digitalizazioa ere oso garrantzitsua izan da. Eskaneatze aurreratuen bidez 3D eredua sortu da, lan guztien oinarri eta gida gisa balio izan duena. Honi esker, egitura berriak eraikin zaharrean ongi txertatzea lortu da, muntaia garbia eta eraginkorra eginez.
Emaitza: iraganari begiratzen dion, baina etorkizunera irekitzen den jauregi berritua.
ERABILERA
Beheko solairuan Getariako turismo bulegoa dago. Lehen, bigarren eta hirugarren solairuak Elkano Mundubira espaziorako erabiliko dira, Elkanok duela bostehun urte egindako bidaia azaltzeko. Laugarren solairua, berriz, hainbat erabileretarako prestatu da: tailerrak, hitzaldiak eta erakusketa txikiak egiteko espazio polibalente gisa.
Informazioa
-
KokapenaGetaria
-
Urtea2025
-
ZuzendariaVaumm, Igor Lili
Galeria




























