Beotibar pilotalekuko eraikina 1935ekoa da, eta Gipuzkoako arkitektura arrazionalistaren ikurretako bat da, eta haren kultura-ondare aberatsaren adibide zehatza. Gaur egun ere, zaharberritze lanen ondoren, jatorrizko ezaugarriei eusten die.
Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen den Done Jakue Bidea Kultura Ondasun Kalifikatutzat jotzen da, Monumentu Multzo izendapenaz, urtarrilaren 10eko 2/2012 Dekretuaren bidez, eta lotutako ondasunen artean Tolosako Beotibar pilotalekua sartzen da.
Iparragirrek Beotibar pilotalekuko ostalaritzarako eraikina zaharberritzeko lanak eta frontoiko eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko obrak egin zituen.