Etxeberri baserria XVI. mendeko eraikina da eta bertako babes maila du. Zurezko egitura du, eta zaharberritu egin zen: eraikinaren egurrezko egitura barrutik finkatu zen, zimenduetatik erabat zaharberritu zen, harlandua eta harlangaitza berreraiki ziren eta barrualdea egokitu zen.