Skip to main content
  • Museo Barandiaran

obra publikoa

Barandiaran museoa

Barandiaran Museoa bisitatzea euskal kulturaren bihotzean sartzea da. Ataunen dago, eta José Miguel Barandiaran apaiz, antropologo eta etnologoaren bizitza eta, batez ere, lan zabala eta dibulgazioa ezagutzeko aukera izango du.

Sarastarri, Areetza eta Aitxu mendiek mendeetan zehar gorde duten antzinako kulturak erakarri zuen Barandiaran gazte bat euskal arkeologia eta etnografia aztertzera. 1889an jaio zenetik 1991n 101 urterekin hil zen arte, ikertzaile ospetsuak dolmen eta kobazulo askotako indusketak egin zituen. Baina, batez ere, Barandiaranek historia eta aurkikuntza horiekin batera zetozen herri-elezahar magikoak aztertu zituen. Euskal antropologoa herrien oroimenean bizi ziren ehunka alegiak paper batean irudikatzeaz arduratu izanak euskal mitologiaren aita bihurtu zuen.

Hain zuzen, mitologia da Barandiaran museoaren protagonista. Bertan, euskal folklorea modu iradokitzailean ezagutzeko aukera izango dute bisitariek, non sentsazioak eta irudimena izango baitira protagonista.

José Miguel Barandiaranen lanari esker bildutako altxorra jendeari eskaintzen dio museoak. Horretarako, XVI. mendeko Larruntzako multzo hidraulikoa birgaitu eta egokitu zen. 2003an Monumentu Multzo izendatu zuten, Eusko Jaurlaritzak kalifikatutako kultura-ondasun gisa.

Multzoa errota nagusi batek osatzen du, Errota edo Larruntza Errota izenaz ezaguna, ondoren zurez egindako zerrategi batek eta bigarren mailako errota batek, Errotatxok, eta dagozkien azpiegitura hidraulikoek.

Informazioa

  • Kokapena
    Ataun
  • Urtea
    2009
  • Zuzendaria
    Ane Sistiaga, Diana Gorostidi

Galeria

Museo Barandiaran 1
Museo Barandiaran 2
Museo Barandiaran 3
Museo Barandiaran 4
Museo Barandiaran 5
Museo Barandiaran 6
Museo Barandiaran 7
Museo Barandiaran 8
Museo Barandiaran 9
Museo Barandiaran 10