75 urte eraikitzen: gure historia eta nortasuna
Iparragirre Eraikuntza 75 urteko ibilbidea duen enpresa da eraikuntza sektorean. 1950ean sortu zen Idiazabalen, Jose Mari Iparragirre (Maugiako baserrikoa), Pedro Aseginolaza (Beheko Kalbarioko auzokoa), Maria Mujika (Lazkaoko Senpere baserrikoa) eta Ines Iparragirre (Maugia baserrikoa) izan ziren bultzatzaileak. Gure hastapenak baliabide urriko eta berreraikuntza premiaz betetako garai batean kokatzen dira. Hasieratik hartu genuen konpromisoa gure inguruarekin sendoa izan da.
Ordutik, 1.200 proiektu baino gehiago gauzatu ditugu, obra industriala, zibila eta zaharberritzea ardatz hartuta. Goierriko garapen industrialaren hastapenetan parte aktiboa izan genuen, Indar eta Ampo bezalako enpresen lehen pabiloiak eraikiz.
Hasierako urteetan, tokiko obra publiko garrantzitsu batzuk ere gauzatu genituen, hala nola Idiazabalgo udaletxea eta anbulatorioa. Beste lan aipagarri batzuk izan ziren Olaberriko Ihurre auzoko lehen gasolindegia, edo Idiazabalgo Zigor eta Bikuña auzoetako etxebizitza berriak.
Egokitzapena eta bilakaera jarraitua
1970eko hamarkadan, petrolioaren krisiak eta inflazioaren gorakadak sektorea astindu zuten. Garai horretan, Pedro Iparragirre enpresan hasi zen lanean, eta zuzendaritzan ardura handiak hartzen joan zen, egoera zail batean enpresaren egonkortasuna eta etorkizuneko oinarriak bermatuz.
Zailtasunen gainetik, garapen etapak iritsi ziren. 2008ko krisi ekonomikoak ere ez zuen gure jarduera geldiarazi: Barandiaran Museoa, Aramako udaletxea edo Lazkaoko bariantea bezalako proiektuek gure gaitasuna eta egokitzeko ahalmena erakusten dute.
Gaur egun: eraldaketa eta etorkizunerako bultzada
2013tik aurrera, Iparragirre Eraikuntza eraldaketa estrategiko eta digital batean murgildu da. Gure lan-moduak berritu ditugu eta teknologia berriak txertatu ditugu, industrializazioaren, jasangarritasunaren eta diziplina anitzeko talde lanaren aldeko apustua eginez.
75 urte hauetan zehar, eraikuntzaren sektorean erreferente bilakatu gara, gure balioei leial izanik: konpromisoa, kalitatea, tokian tokiko lotura eta egokitzeko gaitasuna.
Etorkizunari begira jarraitzen dugu, etorriko diren eraikuntza proiektuetan konfiantzazko aliatu izateko bokazioarekin.
Arrakastaren gakoak
Esperientzia urteak
Osatutako proiektuak
Langile
berrikuntza-prozesua
DIGITALIZAZIOA FUNTSEZKO BALIO GISA IPARRAGIRREN
1995
LEHEN ORDENAGAILUA
2015
OBRAKO KOSTUAK KONTROLATZEKO LEHEN ERP
2019
DRONEEKIN DATUAK HARTZEKO SISTEMA GARATZEA
2021
ERAIKINAK MODELATZEKO 360º ETA BIM ESKANERRA
2022
aginte-taula DIGITALAREN GARAPENA